Autozainketa emozionala kulturan: sormena, emozioak eta gainera jasangarritasun ekonomikoa? - kulturaraba
Autozainketa emozionala kulturan: sormena, emozioak eta gainera jasangarritasun ekonomikoa?
Azaroak 22, 17:00 – 19:00 I Aiaraldea Ekintzan Faktoria (Laudio)
Saio honetan, kulturako eta arte-sorkuntzako langileen osasun emozionalari laguntzeko baliagarriak izan daitezkeen kontzeptu eta baliabideak aztertuko dira. Gure lanak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko (ziurgabetasuna, autoesplotazioa, arrakastaren/porrotaren kudeaketari lotuta…adibidez) lanean ere gure "burua" zaintzeko ohitura eta garrantzia kontuan har dezagun. Saioaren erdian, kafea eta tokiko goxo artisauak dastatzeko aukera egongo da.
Topaketa hau Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren lankidetzarekin antolatutako saioa da.
ESPAZIOA
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
Laudioko industrialdean kokatuta dagoen irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba da. Aiaraldea eskualdeko 510 bazkide erabiltzaileek kudeatzen duten entitate sozial honen xede orokorra: tokikotasunetik euskara(z) bizitzeko komunitatearen beharrei erantzuten dizkien tresnak sortzea da.
Kultur arloan, Aiaraldetik, tokikotasunetik, euskaraz eta mugez gaindi, kulturari eta sormenari espazio eta baliabideak eskaintzeko lan egiten duen ildoa da hau; euskal sorkuntza, transmisioa eta hedapena bultzatu nahi ditugu.
FORMATZAILEA
ANDONI GARAIZAR
Bere ibilbide profesionala Euskal ekoizpen eszenikoan hasten du. Hala nola, Euskalduna Jauregia edo Guggenheim museoa bezalako erreferentziko espaziotan lan eginez. Aisilan XXI S.L. enpresan hasi zen lanean. Diseinu estrategikoko eta antolakuntzako lanak egiten ditu hainbat erakunde publikoetan. Kultiba Koop Txikia beste 5 bazkiderekin osatzen du. Espazio-lerroa garatu du KULTIBAn, lantaldeak ekipamendu kulturalen helburuarekin lerrokatzeko.
Beren lanaren oinarri nagusiari begira, - pertsonak, hain zuzen ere -, "Pertsonen eta taldeen coachinga" masterra eta "Sistemen coaching-ean aditua izateko ikastaroa" egiten ditu Mondragon Unibertsitateko enpresagintza fakultatean. Emana, EDE, Faktoriako eta abarretako beste prestakuntza askorekin osatu ditu. Geroztik, erakunde eta pertsona pribatu askori lagundu die. Coaching Ikastaroak eman ditu Hobetuz-en. 2017tik Coach-a da Bidera Lidergo Programan.